XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aurretik ninjoan, Mikel atzetik.

Ordukarian amarrak ogei gutxi.

Erretoretxe azpiko bidexiurra artu genuen jauzika.

Arrizko galtzaran barna jetxi, Arane`ko borden bidea utzi, eskubira jo ta Bidarte-txe'ko galtzara artu.

Aliturri ondoan, Malkorra'ko Daniel gizon gaztearekin topo egin genuen.

Sega bizkarrean zuen, mandoa aurretik belar zamakin zijoakion.

Bi itz alkarrekin egiteko gelditu giñan.

Orren goiz ta aiñ azkar zuek Aralar`era zoazte? galdezka Daniel.

Bai Naparro aldera urruti goaz.

Egun osorako bidea dugu.

Agur ta Agur.

Bidea, erritik Bidartetxe'raino naikoa jeixten da.

Goitik bera piñudi batetik jarraitu genuen.

Ezkerreta karobi zuloa ikusten da berealaxe.

Orexaran'go errekara ateratzen gera.

Oxane'ko bordetara iristerakoan, ur ondoan, Ormaetxegarai'ko bi anaiak bularra billautsik, sasiak segakin garbitzen zeuden.

Gure oñetakoaren otsak ernatzen ditu.

Guri begira gelditzen zaizkigu.

Gure joera jakiteko gogoa agertzen digute: Gorritiko festara al zoazte.

Bai erantzuna.

Bidetik urrun xamar zeuden.

Ezagutzen nituen; kontuak esaten ibiltzeko beti zai; astegunetan maiz bide baxtarretan izketan ikusten genituen errian, igandetan berriz lanarekin estutasunak.

Ez giñan batere gelditu.

Errekan sartu ta zuzenean aurrera.

Andik bidea igotzen dijoa.

Arri koskorrak, ugari, ibai obian ta erreka zulo artan.

Ots ederra ateratzen genuen.

Puska batean Lizarza'ko lurretan sartu giñan.

An, bertan Tolosa'runtz urak eramateko aska luzea ta itxia asten da; putzu batean biltzen dituzte iturriak.

Urbieta'ra urbiltzen gera.

Toki orren izena ondo jarria dago; ezker eskubi menditik datozten urak, erreka bat Areso'ko menditik datorrena, bestea Atallo'ko mendi aldekoa, ortxen Orexaran'go erreka sortzeko batutzen bait dira.

Eskubi'ko erreka artu genuen.

Arkaitz batera igo ta bidexiorra uraren ondotik dijoakigu.

Arkaitz gorri ta garbian amilka jeixten da, zillarrezko ura.

Arkaitz tartean putzuak.

Mendiak gero ta geiago estutzen dijoaz.

Erreka, zulo batean gelditzen da.

Nai ta naiez, guk mendizulo artatik atera bear.

Bidaska, gainean daukagu, esker aldetik.

Gure gaiñeko aldian gutxitan bezala ikusten dan urritztegia; ostoa ugari, enborrak lodiak ta adar azpian garoa.

Zoritxarrez zugaitz asko, ebakiak lurrean etzanda zeuden.

Bidaska, ostaje artan galtzen da.

Zorionez ondo ezagutzen ditut bazter oiek.

Lurrean eroriak zeuden adarrak ez ginduzten ibiltzen uzten.

Aurreratzeko anken ta eskuen bearra izaki.

Basoa oso bustia zegoen eta oñetako lodiak zugaitzen enborretan ondo irristatzen ziran.

Azkenean, al genuen bezala inpernu txiki artatik atera giñan eta eskubi aldera berriz bidaxka baita billatu.